Maratoiaren Oharra – Aparkalekurako sarbide-aldaketak azaroaren 23an

GI-41tik hirira sarbidea itxiko da Gi-40rekin gurutzatzen den biribilgunean (Martutene inguruan), azaroaren 23 igandean, 8:00etatik 10:00etara (ezingo da GI-41-etik Bizkaia pasealekura heldu). Ondorioz, Autobus Geltokira iristeko GI-20 Donostiako Saihesbidetik etortzea gomendatzen dizuegu eta Marrutxipiko irteera erabiltzea (6 irteera, “Gros”). Hortik Autobus Geltokira joateko ibilbidea ondorengo hau da: Marrutxipi  -> Mons -> Ategorrieta -> Gran Vía -> Colon -> Frantzia pasealekua:

Baldin eta ibilgailuren bat mozketaraino iristen bada, ekialdetik GI-40ra iristea gomendatzen diogu (irudikoa), edo Otxokira, gero Mons-etik aurrera goian adierazitako ibilbidea egiteko.

Goizeko 10etatik aurrera GI-41 irekiko da eta posible izango da GI-41 -> Bizkaia Pasealea -> María Cristina zubia zeharkatzen iristea Autobus Geltokira.
Barkatu eragozpenak,